Berriak eta alertak

NEURRI BERRIAK COVID

14/01/2021

MUGIMENDUAK MUGATUTA

  • Mugikortasuna murriztuko da gauez, 23:00etatik hurrengo eguneko 06:00etara arte.
  • Nafarroako Foru Komunitateko lurralde osoan pertsonen sarrera eta irteera librea mugatu da, honako joan-etorriak justifikatzen ez badira: osasun-zentroetara eta ikastetxeetara joatea; lanera joatea; ohiko bizilekura itzultzea; adinekoak, adin gabeak, mendeko pertsonak, desgaitasuna duten pertsonak eta pertsona zaurgarriak zaintzea; lehen eta bigarren mailako lehiaketa profesional edo ofizialetarako kirol-taldekoak izatea; lehiaketetan parte hartzeko maila altuko kirolariak izatea; eta ezinbesteko kasuak.
  • Nafarroa zeharkatzen duten errepide eta bideetatik zirkulatu ahal izango da, baldin eta jatorria eta helmuga lurraldez kanpokoak badira.

GARRAIOA

  • Iruñerriko Hiri Garraioko ibilgailuen okupazioa %50era murriztu da. Ibilgailuetan gel hidroalkoholikoa banatzeko banagailuak egongo dira sarreran eta irteeran, eta gutxienez leihoen erdiak irekita egongo dira.
  • Hiriarteko garraioan, autobusetan gel hidroalkoholikoa banatzeko banagailuak egongo dira sarreran eta irteeran.
  • Aurrekoa ez da aplikatuko eskola-garraioan.

BILERAK EREMU PUBLIKOAN ZEIN PRIBATUAN

  • Gehienez sei pertsona bilduko dira eremu publikoan, bizikideen kasuan izan ezik. Maskara erabili behar da, eta gutxienez 1,5 metroko distantzia bermatu.
  • Eremu pribatuan bilerak bi bizikidetza-unitate ezberdinetako sei pertsonarekin egin ahal izango dira gehienez.

MERKATARITZA ETA OSTALARITZA

  • Taberna eta jatetxeetako kanpoko terrazetan kontsumitu ahal izango da, pertsonen artean 1,5 metroko distantzia mantenduta, gehienez lau erabiltzaileko mahaietan (salbuespen gisa, 6koak izan daitezke, distantzia hori bermatzerik baldin badago). Barrualdean, edukiera gehienez %30ekoa izango da. Maskara jantzita eduki behar da beti, hain justu ere, edateko edo jateko unean izan ezik. Erre daiteke terrazan, baita zenbait tokitan kanpoan dauden barriketan ere baina beste pertsona 2 metrotara egoteko behar du. 21:00ak arte irekitzeko aukera izango dute.
  • Bingoak eta joko, apustu eta jolas aretoak gehienez %30eko edukierarekin ireki ahal izango dira. Itxi, berriz, 21:00etan itxiko dira.
  • Hotel eta ostatu turistikoetan zona komunetako edukiera %50ekoa da. Banako logelak dituzten aterpetxeetan, edukiera %50ekoa da eta ohatzeak dituzten logeletan %30ekoa.
  • Txikizkako merkataritzan edukiera %50ekoa izango da eta 21:00ak arte irekitzeko aukera izango dute.
  • Saltoki-guneek ezin izango dute edukieraren % 30 gainditu haietan kokatutako lokal bakoitzean. Ezin izango da eremu komunetan geratu, ezta jolas-guneak erabili ere.
  • Azoka txikietan, postuak 4,5 metroz bereizita egon behar dira aurrez aurre, eta gutxienez 1,5 metroz albotik, edo, bestela, elementu isolatzaileen bidez bereizita. Pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia bermatuko da.

OSPAKIZUNAK

  • Kultoko lekuetan ezin da gehieneko edukieraren %30 gainditu, eta gehienez ere 150 pertsona elkartu ahal izango dira. Maskara beharrezkoa da eta pertsona bakoitzeko 2,25 metro karratu bermatuko dira.
  • Ezkontzetan, jaunartzeetan, bataioetan, sendotza-egunetan eta bestelako ospakizun erlijioso edo zibiletan ez da edukieraren % 30 gaindituko, eta pertsonako 2,25 metro koadro bermatu beharko dira. Ospakizunetan, zeremoniaren ondoren, ostalaritzako eta jatetxeetako establezimenduetan 1,5 metroko tartea errespetatuko da, gehienez 12 lagunentzako edukiera izango du barnealdean eta 20 lagunekoa kanpoaldean. Ezin izango da dantza pista erabili.
  • Beilatokietan pertsona-kontzentrazioa 25 pertsonara mugatuko da espazio irekietan eta 10era itxietan. Jarraigoa ez da inola ere 25 pertsona baino gehiagokoa izango.
  • Debekatuta dago kalean edatea edo antzeko ekintzak egitea.

EGOITZA-ZENTROAK ETA ADINEKOEN ELKARTEAK

  • Familiakoek eta hurbilekoek adinekoen eta desgaituen egoitzetara bisitan joan ahal izango dute, astean behin eta aldez aurretik hitzordua hartuta. 30 minutuko bisita adinekoen kasuan eta 60 minutukoa desgaitasuna duten pertsonen kasuan. Bi kasuetan, 2 pertsona aldi berean onartuko dira, betiere bizikidetza-unitate berekoak badira. Egoiliarrekin irteerak egin ahal izango dira, derrigorrezko protokoloak beteta.
  • Eguneko zentroak eta eguneko egonaldiko tokiek ezingo dute % 75eko edukiera gainditu.
  • Aldinekoen klubetan edukiera % 30ekoa da.

PEÑAK ETA ELKARTEAK

  • Elkarteak eta sozietate gastronomikoak itxita egongo dira.
  • Ekitaldiak egiteko funtzio anitzeko establezimenduak ireki ahal izango dira, janaria edo edaria kontsumituta ospakizun familiarrak edo sozialak egiteko izan ezik, horiek debekatuta daude-eta.
  • Bajerak eta piperoak ezin dira ireki.

IKASTETXEAK

  • Maskara nahitaezkoa da irakasleentzat eta ikasleentzat Lehen Hezkuntzako 1. mailatik aurrera. Haur Hezkuntzan, sartzean eta ateratzean, atsedenaldian eta komunetan soilik.
  • Ordutegi mailakatuak daude sartzeko eta irteteko, eta jantokian.
  • Atsedenaldian, ikastalde bakoitzak leku mugatua du jolasteko eta ez daude baimenduta baloi eta kontaktu jolasak.

Ikasle batek koronabirusarekin bateragarriak diren sintomak baditu

  • Banakako erabilerako gela batera eramango dute, helburu honetarako prestatuta.
  • PCR bidez positiboa baieztatzen bada
    • Haur eta Lehen Hezkuntzan, ikastalde osoa bakartuko da.
    • Bigarren Hezkuntzan, positibo eman duen ikaslea eta hurbileko kontaktutzat jotzen direnak soilik.

KULTUR JARDUERAK

  • Museo, erakusketa-areto, monumentu eta bestelako kultur ekipamenduetan, edukiera % 50ekoa izango da, eta jarduera gidatuak 12 pertsonara bitarteko taldeetan egin ahal izango dira. Inaugurazioak eta ekitaldi sozialak egin ahal izango dira %50eko edukierarekin eta eserlekuak aurrez esleituta, betiere jatetxe-zerbitzurik izan gabe. Zutik egitekoak badira, edukiera kalkulatzeko, pertsona bakoitzeko 3 metro karratu hartu behar dira kontuan. 21:00ak arte irekitzeko aukera izango dute.
  • Gida turistikoen bidezko jarduerak eta turismo aktiboko zein naturako irteerak, ahal dela, aurrez hitzordua eskatuta egingo dira, gehienez ere 12 pertsonako taldeetan. Jende-pilaketak sor daitezkeen lekuetatik igarotzea saihestuko da.
  • Liburutegietan edukiera %50ekoa da. Haurrentzat jarduerak egin ahal izango dira liburutegian eta ludotekak gehienez sei pertsonako taldeetan. 21:00ak arte irekitzeko aukera izango dute.
  • Zinema, antzoki eta auditorioetako jarduerek aurrez esleitutako eserlekuak izango dituzte, edukieraren %50era bitarte. Nolanahi ere, ezin izanen dira 200 pertsona baino gehiago izan. Debekatuta dago elikagai eta edarien kontsumoa. 22:00ak arte irekitzeko aukera izango dute.
  • Jarduera kulturalak eta aire libreko aisiako jarduerak egiteko, % 50eko edukiera errespetatuko da, gehienez ere 400 pertsonako mugarekin.

KIROL ETA AIRE ZABALEKO JARDUERAK

  • Kirol-zentroek ezin dute izan % 30eko edukiera baino handiagoa barne-jardueretarako eta % 40koa baino handiagoa kanpoko-jardueretarako. Ezingo dira aldagelak, dutxak eta iturriak erabili, saunak, jacuzziak edo antzekoak. Aldagelak eta dutxak banaka bakarrik erabili daitezke gidatutako kirol ekintzetan, entrenamenduetan edo lehiaketetan. Gehienez ere 21:00ak arte irekitzeko aukera izango dute, lehiaketetarako edo entrenamenduetarako kirol profesionalaren kasuan izan ezik.
  • Gimnasioetako kirol-jarduera aurretiko hitzorduarekin egin beharko da. Desplazamendu-jardueretan, pertsona bakoitzeko 20 m2 mantenduko dira, eta desplazamendurik gabekoetan, berriz, 8 m2. Maskara nahitaez erabili behar da.
  • Izaera ez profesionaleko lehiaketak eta kirol-ekitaldiak %50eko edukierarekin egin ahal izango dira, gehienez 200 pertsona elkartuta instalazio itxietan eta 400 aire zabalean. Janariak eta edariak kontsumitzea debekatuta dago.
  • Kirol-jarduera profesionalak publiko gabe egingo dira.
  • Aisialdirako igerilekuek ezingo dute edukieraren %50a gainditu. Kirolerako igerilekuetan muga 10 pertsona izango da. Aldagelak erabil daitezke eta dutxak soilik banaka erabili ahal izango dira. 21:00ak arte irekitzeko aukera izango dute.
  • Espazio itxietan zuzendutako kirol-jarduera fisikoak egiteko taldeak gehienez 6 lagunekoak izanen dira. Taldeak 15 lagunetara handitzen ahalko dira, instalazioak parte-hartzaile bakoitzeko 8 m2-ko baldintzak betetzen baditu mugikortasun gutxiko jardueretan eta 20 m2-koak, mugikortasun handiko jardueretan, 4 metroko altuera eta aireztapen naturala edo mekanikoa airea berzirkulatu gabe.
  • Haurrentzako parkeak eta kirolerako zonak aire zabalean erabili daitezke, gehienez % 75eko edukierarekin. Gehienez 21:00ak arte egongo dira irekita.
  • Konsultatu Nafarroako Kirolaren Institutuak kirola egiteko onartutako neurriak.

BESTE EGOERA BATZUK

  • Akademietan, autoeskoletan zein arautu gabeko irakaskuntzako ikastetxe pribatuetan eta prestakuntza-zentroetan ez da baimendutako gehieneko edukieraren% 50 gaindituko eta pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia bermatuko da. Gehienez 21:00ak arte egongo dira irekita.
  • Biltzarrak ahal dela telematikoki egingo dira; beste modalitate batean egin nahi izanez gero, aldez aurretik jakinarazi beharko diote Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari.
  • Negozioen bilerak eta hitzaldiak edukieraren %50arekin egin ahal izango dira, gehienez ere 200 lagun eta eserita. Modalitate telematikoa erabiltzea gomendatzen da.
  • Debekatuta dago aire zabaleko tokietan erretzea, beste pertsonekin gutxienez 2 metroko tartea gorde ezin denean eta eta mugimenduan egonda.

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies