Nafarroan hasi eta Gipuzkoa eta Lapurdira zabaldutako sutea ikertuko du Fiskaltzak

11/03/2021

Línea Verde

info@lineaverdemunicipal.com

Otsailaren 20an eta 21ean Gipuzkoa, Lapurdi eta Nafarroa artean 1.800 hektarea kiskali zituen sutea ikertuko du Fiskaltzak. Eguzki talde ekologistak jarritako salaketaren eta Foru Aldundiak egindako txosten baten harira, Gipuzkoako Fiskaltzak ikerketa abiatzeko erabakia hartu du, sutea nahita piztu zuten ala ez jakiteko. Eguzkik ohar batean argitu duenez, "hainbat alkatek eta kargu publikok esan zuten bezala, froga asko daude ia 2.000 hektarea erre zituzten suteak nahita piztu zituztela ondorioztatzeko".

Ipar Euskal Herrian kalteak jasan zituzten udalerriek ere "bide penala hasi dute", talde horrek jakinarazi duenez. Eguzkiren arabera, kaltetutako inguru guztiak naturagune publikoak dira eta abeltzaintzarako erabiltzen dituzte. "Ildo zehatz horretan oinarrituta has dezakete ikerketa", adierazi dute oharrean. Sute horiek biodibertsitatean eragindako kaltea izugarria dela berretsi ostean, Eguzkik gogora ekarri du zein izan diren suak gehien kaltetu dituen inguruak: Larrun eta Xoldokogainako, Bidasoa ibaiko eta Aiako Harriko mendiguneak, hain zuzen ere.

EITB.EUS

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies